2026-06-09 - Agenda

Barnetegi Teknologikoa - Microsoft Copilot

Enpresa Digitala

2026-06-09 (09:00 - 00:00)

Microsoft 365 Copilotek, lan ingurunean eguneroko produktibitatea iraultzeko diseinatutako AAko laguntzaileak, dituen gaitasunak arakatzea, eta Microsoft 365eko tresna nagusiekin nola dagoen integratuta eta agenteak sortuz pertsonalizatzeko duen ahalmena erakustea.

Info gehiago

Inteligentzia Artifizialak bultzatutako Sare Sozialetako Publizitatea :Instagram, TikTok, LinkedIn eta YouTube

Enpresa Digitala

2026-06-09 (09:00 - 00:00)

 

Sare sozialak mundu mailan milioika pertsonaren topagune bihurtu dira. Enpresek bertan beren helburu‑publikoarekin konektatu, balioa eskaini eta profil propioak sortzeko aukera dute. Instagram, TikTok, LinkedIn eta YouTube adibide nagusietako batzuk dira, eta iragarle zein agentzientzat aukera handiak eskaintzen dituzte. Sare horietako publizitateak mezu askoz segmentatuagoak eskaintzea ahalbidetzen du, erabiltzaileen gustu eta interesen arabera. 

Ikastaro honetan sare sozial horietan kanpainak planifikatzen, sortzen eta kudeatzen ikasiko dugu, eta helburuen eta estrategien arabera ekintzak martxan jartzeko urrats egokiak planteatuko ditugu, adimen artifizialaren bultzadarekin. 

Info gehiago

IoTtik OTra: industriako zibersegurtasunaren hornikuntza-katea ulertzea

Enpresa Digitala

2026-06-09 (09:30 - 00:00)

Jardunaldi honetan, hau azalduko da: industriako segurtasun-sistemak gailuen bizi-ziklo osoaren mende daude, haien diseinu eta fabrikaziotik ingurune industrialetan erabiltzen direnera.

Lehenen zatian, IoT edo gauzen Interneten fasea aztertuko da. Fase horretan, ondoren industriako azpiegituraren parte izango diren hardwarea, firmwarea eta softwarea diseinatzen dituzte fabrikatzaileek eta garatzaileek . Garapenarekin, hirugarrenekiko mendekotasunekin, firmwarearekin, testing-prozesuekin eta teknologiaren hornidura-katearekin lotutako arriskuak aztertuko dira, eta erakutsiko da etapa horietan hartutako erabakiek gailuaren balio-bizitza osoan iraungo duten ahuleziak eragin ditzaketela. 

Bigarren zatian, OT inguruneetarako trantsizioa landuko da, non gailu horiek prozesu fisiko kritikoak kontrolatzen dituzten sare industrialetan integratzen baitira. Sistema horiek arkitektura industrialetan nola hedatzen eta konfiguratzen diren azalduko da, baita nola lan egiten duten ere. Orobat azalduko da zer arazo sortzen diren ahulezien kudeaketan eta epe luzeko mantentze-lanetan eta zer mehatxu balia daitezkeen fabrikazio-fasean sortutako ahuleziez.

Jardunaldia amaitzeko, industriako segurtasunaren ikuspegi integral bat emango da, eta nabarmenduko da garrantzitsua dela hornikuntza-kate osoan jardunbide egokiak aplikatzea eta, azpiegitura kritikoak babesteko, fabrikatzaileak, integratzaileak eta operadoreak koordinatzea.

Info gehiago

ChatGPT, Copilot, Gemini, Claude, DeepSeek eta kode irekiko ereduak: zein da seguruena zure enpresarentzat?

Enpresa Digitala

2026-06-09 (09:00 - 00:00)

Merkatuko AA sortzaileko plataforma garrantzitsuenak alderatzeko, informazio sentikorra babesteko eta erabakiak irizpidez hartzeko gida praktikoa.

Tamaina guztietako enpresetan sartzen ari dira ChatGPT, Copilot, Gemini, Claude, DeepSeek, Mistral, Llama eta kode irekiko ereduak. Dokumentuak idazteko, informazioa aztertzeko, mezuak laburtzeko, edukiak sortzeko, zereginak automatizatzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko erabiltzen dira.

Baina eguneroko lanean txertatzean, galdera garrantzitsu bat sortzen zaigu:

AA sortzaileko zein eredu da benetan segurua nire enpresarentzat?

Plataforma guztiek ez dute berdin funtzionatzen.
Guztiek ez dituzte berdin tratatzen datuak.
Denek ez dute informazioaren pribatutasun-, kontrol-, trazabilitate- eta babes-maila bera ematen.

Ikastaro honek AA sortzailearen soluzio nagusien konparazio argi bat eskaintzen du, praktikoa eta enpresetara bideratua, eta normalean saltzaileek erakusten ez dituzten gauzetan jarriko da arreta: segurtasuna, pribatutasuna, ahulguneak, arrisku korporatiboak eta AA behar bezala ezartzeko jardunbide egokiak.

Ikastaroan, zuzenean alderatuko ditugu ChatGPT, Microsoft Copilot, Gemini, DeepSeek eta antzeko tresnak. Ulertuko dugu benetan zer gertatzen den haietan sartzen ditugun datuekin, zer berme eskaintzen dituen plataforma bakoitzak, zer arrisku sor ditzakeen erakundean erabiltzeak, eta zer irizpide izan behar ditugun enpresan txertatu baino lehen.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 ekaina hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
567
1314
172021
2425262728
2930