2026-06-02 - Agenda

Seguru eraikitzea: zerbitzari gabeko APIen babes integrala

Enpresa Digitala

2026-06-02 (09:00 - 00:00)

Ikasi zerbitzaririk gabeko APIen ahuleziak identifikatzen, eta aplikatu segurtasun-neurri profesionalak bost orduan bakarrik, hodeitik.

Produkzioan dauden aplikazio guztiek erasoen aurkako babesa behar dute. Tailer honetan ikasiko duzu nola detektatu eta zuzendu ditzakezun segurtasun-akats nagusiak zerbitzaririk gabeko aplikazioetan, eta zer jardunbide egoki inplementatzen dituzten enpresek beren APIak babesteko, hodeian, tokiko instalaziorik gabe.

Tailer guztiz praktikoa da; aurreko tailerraren jarraipena izan daiteke, baina ez da beharrezkoa hura egin izana, APIekin esperientzia baduzu. AWS Cloud9 ingurunean lan egingo duzu; zerbitzaririk gabeko API bat babesaren ikuspuntutik aztertuko duzu, eta segurtasun-neurriak progresiboki aplikatuz joango zara AWS zerbitzuak erabiliz, hala nola Secrets Manager, Lambda Authorizer, CloudWatch eta beste tresna natibo batzuk.

Info gehiago

Quantum x AI Summit

Enpresa Digitala

2026-06-02 (09:00 - 00:00)

 
Ekainaren 2a · Donostia · NH Collection Aránzazu

Datorren ekainaren 2an, Donostiako NH Collection San Sebastián Aránzazu hotela konputazio kuantikoaren eta adimen artifizialaren epizentro bihurtuko da.

Quantum x AI Summit jardunaldia bi indar teknologiko horien arteko loturak erakundeen kontrola, segurtasuna eta konputazio-gaitasuna nola birdiseinatzen ari diren aztertzeko pentsatuta dago.

AA sortzailea prozesuak eraldatzen ari den bitartean, konputazio kuantikoa gaur egun eskuraezinak diren irtenbideak eskalatzea ahalbidetuko duen motor gisa agertzen ari da. Jardunaldi hau zuzendariei, berrikuntza-arduradunei eta profil teknikoei zuzenduta dago, BasQ (Basque Quantum) estrategiaren benetako eragina ulertu eta euren enpresak abangoardia teknologikoan kokatu ditzaten.

Jardunaldiaren gako nagusiak
  • Estrategia nazionala eta eskualdekoa: BasQ estrategiaren aurkezpen zehatza eta IBM Quantum System Two sistemaren hedapena.
  • Segurtasuna eta kriptografia: Kuantikak nola birdefinitzen duen enpresen zibersegurtasuna (Quantum-safe).
  • Enpresa-erabilerak: Finantzetatik logistikara; non eskaintzen duen balioa AA kuantikoak gaur egun.
  • Hardwarea eta ekosistema: Qubit-en hardware erakustaldiak eta sektoreko liderren roadmap-a.
Zergatik interesatzen zaizu parte hartzea?

Ez delako soilik potentzia kontua, subiranotasun teknologikoa baizik. Euskadin IBMren hardwareak eta AA arkitektura berriek nola lan egin dezaketen ulertzeak, menpekotasun kritikorik gabeko ibilbide-orria diseinatzen lagunduko dizu, teknologia disruptiboen inbertsio-itzuleraren ikuspegi argi batekin. Zientzia-fikzioa izateari utzi dion teknologia bati buruzko irizpide garbiekin irteteko aukera bikaina da.

 
Egitaraua (aldaketak izan ditzake)
09:00
09:30
Irekiera
Erregistroa eta ongietorriko kafea
09:30
09:40
10 min
Irekiera instituzionala
EG
Eli García
Eraldaketa Digitalaren zuzendaria · Eusko Jaurlaritza
09:40
10:10
30 min · Keynote
BasQ estrategiaren aurkezpena
AB
Ander Barreiro
Proiektu Estrategikoen arduraduna · Euskampus Fundazioa
10:10
10:40
30 min · Keynote
Quantum Across Industries
CG
Carmen González-Orellana
Global Data Quantum
10:40
11:30
50 min · Mahai-ingurua
Industriaren zein benetako arazo konpon daitezke hobeto Kuantika + AA uztartuz?
DM
David Morcuende
Moderatzailea · European Quantum Industry Consortium (QuIC)
VG
Valentín García
Berrikuntza zuzendaria · Lantik
IL
Irene López de Vallejo
Head of Business Development · Tecnalia
RM
Roberto Marijuan
Berrikuntza Digitalaren arduraduna · Iberdrola
11:30
12:00
Atsedenaldia
Kafea eta networking-a
12:00
13:00
60 min · Elevator pitches
Enpresa-aurkezpenak
IM
Iraitz Montalbán
CTO · Falcondale
JG
Javier González Conde
CEO · Quantum Mads
JH
Jorge de la Herrán y Crespo
Presidentea · Qubiz.team
AP
Antonio Peris
CoFounder & CIO · QCentroid
13:00
13:30
30 min · Arrakasta-kasua
Erabilera errealak industrian
RO
Román Orús
Co-Founder & CSO · Multiverse Computing
13:30
14:00
30 min · Arrakasta-kasua
Digital Annealer
AJ
Almudena Justo Martínez
Fsas Kuantika Nazioarteko Zentroko zuzendaria · Fsas Technologies
Info gehiago

Zibersegurtasuna enpresan: mehatxuak eta segurtasunaren gobernua

Enpresa Digitala

2026-06-02 (09:30 - 00:00)

Jardunaldi honen helburua da ulertaraztea zergatik den egun zibersegurtasuna benetako kezka bat enpresa guztientzat, eta nola kudeatu behar den modu antolatu eta arduratsuan.

Jardunaldian, enpresek eremu digitalean zer arazo dituzten azalduko da (iruzurrak, zerbitzuak gelditzea, informazioa galtzea, zigor legalak). Ikusiko da, halaber zergatik ez den soilik kontu informatiko bat, baizik eta negozioari, kudeaketari eta jardueraren jarraitutasunari eragiten diona.

Landuko da enpresa bat nola antola daitekeen hobeto arazoei aurrea hartzeko, erabakiak goiz hartzeko eta gorabehera bat gertatzen denean zer egin jakiteko. 

Horretarako, arriskuak lehenesten, krisi baten aurrean erreakzionatzen eta enpresak funtzionatzen jarrai dezakeela ziurtatzen laguntzen duten barne-plan eta -arauen zeregina azalduko da.

Egun, erakunde askori eragiten dieten betebehar legalen eta kanpo-betekizunen ikuspegi orokor bat ere eskainiko da. Haien xedeak eta enpresan izan dezaketen eragina azalduko dira, xehetasun teknikoetan sartu gabe.

Hori guztia modu praktikoan. Erabakiak hartzera eta enpresa kudeatzera bideratuta egongo da, eta egokituta dago ezagutza tekniko espezializaturik ez duten pertsonentzat.

Info gehiago

IoTtik OTra: industriako zibersegurtasunaren hornikuntza-katea ulertzea

Enpresa Digitala

2026-06-02 (09:30 - 00:00)

Jardunaldi honetan, hau azalduko da: industriako segurtasun-sistemak gailuen bizi-ziklo osoaren mende daude, haien diseinu eta fabrikaziotik ingurune industrialetan erabiltzen direnera.

Lehenen zatian, IoT edo gauzen Interneten fasea aztertuko da. Fase horretan, ondoren industriako azpiegituraren parte izango diren hardwarea, firmwarea eta softwarea diseinatzen dituzte fabrikatzaileek eta garatzaileek . Garapenarekin, hirugarrenekiko mendekotasunekin, firmwarearekin, testing-prozesuekin eta teknologiaren hornidura-katearekin lotutako arriskuak aztertuko dira, eta erakutsiko da etapa horietan hartutako erabakiek gailuaren balio-bizitza osoan iraungo duten ahuleziak eragin ditzaketela. 

Bigarren zatian, OT inguruneetarako trantsizioa landuko da, non gailu horiek prozesu fisiko kritikoak kontrolatzen dituzten sare industrialetan integratzen baitira. Sistema horiek arkitektura industrialetan nola hedatzen eta konfiguratzen diren azalduko da, baita nola lan egiten duten ere. Orobat azalduko da zer arazo sortzen diren ahulezien kudeaketan eta epe luzeko mantentze-lanetan eta zer mehatxu balia daitezkeen fabrikazio-fasean sortutako ahuleziez.

Jardunaldia amaitzeko, industriako segurtasunaren ikuspegi integral bat emango da, eta nabarmenduko da garrantzitsua dela hornikuntza-kate osoan jardunbide egokiak aplikatzea eta, azpiegitura kritikoak babesteko, fabrikatzaileak, integratzaileak eta operadoreak koordinatzea.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 ekaina hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
567
1314
172021
2425262728
2930