2026-07-25 (10:30 - 00:00)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Tailer praktiko honetan, ikasiko duzu zer abantaila dituen adimen artifizial sortzailea modu pribatu, seguru eta kontrolatuagoan erabiltzeak, hizkuntza-ereduak (LLMak) zuzenean zure ordenagailuan exekutatuz, modu lokalean, eta zure datuekin modu pribatuan hitz eginez.
Alde batetik, ikusiko dugu zein diren AI Act-en gakoak (Europar Batasuneko Adimen Artifizialari buruzko Legea), lege horren zer atal hasiko diren aplikatzen abuztuaren 2an eta nolako eragina duen AAko sistemen erabileran: arrisku-mailaren araberako sailkapena, oinarrizko betebeharrak, datuen pribatutasuna eta AAko tresnak arduraz erabiltzeko jardunbide egokiak.
Alde teknikoari dagokionez, berriz, ikusiko dugu kode irekiko zer aukera erabil daitezkeen hodeiko zerbitzuen ordez, zer abantaila eta nolako eskalagarritasuna duten aukera horiek, nola instalatu eta exekutatu LLMak lokalean, nola prestatu bezero/zerbitzari ingurune pribatu bat eta nola konektatu datu-dokumentuak edo -karpetak haiekin modu seguruan hitz egiteko.
2026-07-25 (16:30 - 00:00)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Gehienok galderak egiten zaizkion txat gisa erabiltzen dugu adimen artifiziala. Saio honetan, hori baino gehiago ikusiko dugu: atazak beren kabuz egiten dituzten agenteak (ikertu, idatzi, berrikusi, antolatu), eta, batez ere, nola entxufatu agenteok benetako tresnetara (posta, Notion, Drive eta abar) MCP erabiliz, hitz egin beharrean gauzak egiten has daitezen.
Claude Cowork (OpenAIren Codex) zuzenean lanean ikusiko dugu, gero norberak erreplikatzeko moduko adibideak egiten. Erakusteko saio bat izango da, betelanik gabea: gauzak muntatzen ikusiko dugu, eta nola eta zergatik funtzionatzen duten ulertuko dugu.