2026-07-23 (10:00 - 00:00)
SPRIk, Enpresa Digitaleko tailerrak eta hitzaldiak helarazten ditu, Euskalek biltzen duen komunitate digitaletik hurbilago egoteko.
2026-07-23 (10:30 - 00:00)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Jardunaldi honen helburua da jakitea zen den AA sortzailea, zer lan egin ditzakeen gaur egun, AA sortzailearen zer aukera dauden eta nola erabil daitezkeen; azkenik, erakutsiko da zenbaterainoko gaitasuna duten tresnok euskaraz lan egiteko.
2026-07-23 (16:30 - 00:00)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Urte askoan Arduino plaka nagusi izan da STEM proiektuen eta gauzen Interneten (IoT) irakaskuntzan. Baina testuinguru teknologikoa asko aldatu da Raspberry Pi Pico iritsi denetik.
Mikrokontrolagailu berri bat da, askoz ere ahaltsuagoa, abantaila pedagogiko garrantzitsu bat duena: MicroPython erabiltzen du programazio natiboan. Gaur egungo hezkuntza-ingurunean, komunitatearentzat ia gauza bera dira MicroPython ikastea eta Python menderatzea, munduko programazio-lengoaia erabiliena. Ikastaro honetan trantsizio teknologiko horretarako gakoak emango ditugu, eta azalduko dugu zergatik ari den Rasperry Pi Pico betiko sistemak ordezten.