2024-04-09 - Agenda

ChatGPT aurreratua

Enpresa Digitala

2024-04-09 (09:30 - 00:00)

ChatGPT tresnak bilakaera handia izan du 2022ko azaroaren 30ean sortu zenetik. Hain zuzen ere, ekosistemari eta funtzionaltasunei dagokienez, ez dio hazteari utzi; bete-beteko plataforma bat izaten hasia da, eta dagoeneko ez da elkarrizketetarako txat-tresna soil bat.

Hori dela eta, ChatGPT tresnarekin dagoeneko aritu bazara, zenbait “prompt” erabili badituzu eta argi baldin baduzu tresna honek batzuetan “aho bete hortz” uzten zaituela, tailer hau zuri zuzenduta dago.

Info gehiago

Proiektuen kudeaketa arina. Ikasi emaitza jasangarriak eta bezero fidelizatuak lortzeko metodoa

Enpresa Digitala

2024-04-09 (09:30 - 00:00)

Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?

Info gehiago

Automatizatu zure marketina: sortu zure lehen lead magneta

Enpresa Digitala

2024-04-09 (09:30 - 00:00)

Marketinaren automatizazioari esker, urrats bakoitza eskuz egin beharrik gabe ezar daiteke marketin digitaleko estrategia bat. Denbora aurrezteaz gain, bezeroaren datuak lortzen eta bezeroek nahi eta behar dutenari buruzko informazio baliotsua ateratzen laguntzen die enpresei.

Internet bidez; deskargatzeko, bisitariak harremanetarako datuak ematen ditu. Eta bezero potentzial baten datuak dituzunean, saltzeko behar duzun guztia duzu. Horretarako sistema ikasi besterik ez duzu egin behar.

Info gehiago

Microsoft Copilot Pro praktikan

Enpresa Digitala

2024-04-09 (09:30 - 00:00)

Aurkitu ezazu Copilot PRO-ren potentziala, OpenAI eta Microsoft-ek abiarazitako plataforma berritzailea, indartsu GPT-4-rekin hornitua. Tailer intentsibo honen bidez, Copilot Pro-ren sekretuak argituko ditugu, bere funtzio garrantzitsuenak eta enpresa-ingurunean eraginkortasun eta sormenean izan dezakeen eragin iraultzailea azpimarratuz. GPT-4-ra esklusiboki sartzeko gaiak, Microsoft 365-ekin sinergiak, eta DALL-E 3-ren aurreratutako irudi-generazio gaitasunak sakonki aztertuko ditugu.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
1314
2021
2728