2024-04-11 - Agenda

Zuzenean

Enpresarean TB - BabesGu, ekitaldietarako Autobabes Planak eta DRPak

2024-04-11
11:00

Ekitaldietako segurtasun planez arituko gara hurrengo Enpresarean TB saioan. Mikel Moreno BabesGu enpresako arduraduna da eta ekitaldietarako autobabes planak eta DRP-ak egiten dituzte.

Grafana, azken belaunaldiko denbora errealeko aginte-panela

Enpresa Digitala

2024-04-11 (09:00 - 00:00)

Informazioa denbora errealean bistaratzea lehentasun bat da gaur egungo monitorizazio-inguruneetan. Orain dela gutxi arte, kostu handiko eta bistaratze-kalitate txikiko sistemetarako erreserbatuta egon da eremu hori, edo, bestela, ad hoc garatzea eskatzen zuten kode irekiko sistemetarako, zeinek, kode eta liburutegi elkartuak erabiltzen dituztenez, garapen-kostu handia baitzuten. Grafanak bi mundu horietako onena bildu du, eta garapenak koderik gabe eta bizkor egiteko aukera ematen duen kode irekiko tresna bat eman digu, kalitate gorenekoa.

Info gehiago

Menperatu Threads: Ikasi Instagrameko microblogging sare sozial berriari etekina ateratzen (online)

Enpresa Digitala

2024-04-11 (09:30 - 00:00)

Duela aste batzuk, EBk baimena eman zion Threadsi – Metaren sare sozial berria eta Instagrami lotutakoa- EBn eskuragarri egoteko.

Jardunaldi honek sare sozial berri hau zer den, nola funtzionatzen duen eta bere funtzio nagusiak ezagutzeko aukera emango dizu. Mikroblogging sare sozialen (X/BlueSky) goranzko testuinguruan bizi gara, eta Threads iritsi zenean, bultzada eman dio mikrorelatoaren sektoreari.

Info gehiago

Gemini Pro: IA Generatiboaren potentziala doan

Enpresa Digitala

2024-04-11 (09:30 - 00:00)

Adimen artifizialaren aukerak esploratzeko irrikatzen dagoen profesionala zara?

Geminik, Googleren hizkuntza eredu aurreratuenak, aurrekaririk gabeko berrikuntza eta sormen munduari ateak irekitzen dizkio.

Parekorik ez duen prozesatze gaitasunarekin, Geminik modu natural eta arinean elkarreragiteko aukera ematen dizu, erantzun zehatzak, originalak eta zure beharretara egokituak sortuz.

Tailer praktiko honetan, gainerako ereduetatik zerk bereizten duen, zer gaitasun dituen eta zure produktibitatea eta sormena hobetzeko nola erabil dezakezun ikasiko duzu.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
1314
2021
2728