2026-05-04 - Agenda

Enpresentzako zibersegurtasuna eta datuen babesa AA sortzailearen garaian

Enpresa Digitala

2026-05-04 (09:30 - 00:00)

AA sortzailea modu naturalean sartzen ari da enpresetan: edukiak idazten ditu, informazioa laburtzen du, ideiak ematen ditu eta zereginak automatizatzeko eta produktibitatea handitzeko balio du. Baina erabiltzeak galdera berriak sortu ditu, eta erakunde askok oraindik ez dute erantzunik. Zer tresna erabiltzen dira benetan? Zer informazio partekatu daiteke? Nola saihestu daitezke datu-ihesak? Zer arrisku agertzen ari dira integrazio eta automatizazioekin? Nola babestu AAn oinarritutako eraso gero eta sofistikatuagoetatik?

Ikastaro hau enpresei eta profesionalei AA sortzailerako urratsa segurtasun, irizpide eta kontrol handiagoz ematen laguntzeko diseinatuta dago. Eguneroko erabileran sortzen diren zibersegurtasun- eta datu-babeseko arrisku nagusiak jorratzen ditu, eta erakundearen barruan modu errealistan kudeatzeko ikuspegi praktiko bat ematen du.

Info gehiago

Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa (Online, euskeraz)

Enpresa Digitala

2026-05-04 (15:30 - 00:00)

Adimen artifiziala informazioa sortzeko eta zirkulatzeko modua aldatzen ari da. Egun posible da irudi, audio, bideo eta testu faltsuak errealismo handiarekin sortzea, eta horrek asko zailtzen du bereiztea zer den benetakoa eta zer manipulatua. Egoera berri horrek ez dio soilik informazio-arloari eta gizarteari eragiten; enpresetan ere bete-betean eragiten du. Gezurrak, eduki engainagarriak, iruzurrak, izen onaren kalteak edo informazio faltsuan oinarritutako erabakiak jasan ditzakete.

Horregatik, irizpide digitala garatzea gaitasun gero eta garrantzitsuagoa da profesionalentzat eta erakundeentzat. Kontua ez da soilik arrisku horiek daudela jakitea, baizik eta faltsutasun-zantzuak hautematen ikastea, zenbait eduki zalantzan jartzea eta, informazioa partekatu edo erabili baino lehen eta haren aurrean erreakzionatu baino lehen, hobeto egiaztatzen lagunduko duten ohiturak hartzea.

Jardunaldian ikuspuntu praktiko eta ulergarri batzuk emango dira AAk desinformazio-modu berriak nola sortzen dituen ulertzeko eta enpresa edo profesional batek haren eragina murrizteko zer egin dezakeen jakiteko. Adibide errealen bidez eta lan-ingurunetik gertuko egoeren bidez, eduki susmagarriak identifikatzeko, horrelako manipulazioak nola eraikitzen diren ulertzeko eta ingurune digitalean zuhurtzia eta irizpide handiagoz jokatzeko gako batzuk erakutsiko dira.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
    
1
23
8910
1617
222324
3031