2026-05-28 (09:00 - 00:00)
Barnetegi Teknologikoa 8 orduko jardunaldi trinko eta praktikoa da, tailerrean egingo den lana erakundean apllikatzen hasteko diseinatuta.
Tailer honetan benetako prozesuak automatizatzea izango dugu ardatz, baita fluxu hauetan txertatutako AA agenteen erabilera-kasuak aztertuz, zeregin errepikakorretan efizientzia irabazteko. Hau guztia azalpen argien, ariketa praktikoen eta eta zuzeneko demostrazioen bitartez.
2026-05-28 (09:30 - 00:00)
Ingurune digitala gero eta interkonektatuagoa denez, segurtasun-gorabeherak etengabeko kezka dira pertsonentzat eta erakundeentzat. Mehatxu zibernetikoak etengabe ari dira eboluzionatzen: malware- eta ransomware-erasoak, datu sentikorrak filtratzea eta sistema kritikoetara baimenik gabe sartzea. Gorabehera bat dagoenean ez bagaude prest eta ez badakigu erantzun egokirik ematen, ondorio larriak egon daitezke; datuak galdu ditzakegu, gure ospea kaltetu dezake, edo galera ekonomiko handiak izan ditzakegu.
Tailer honek gorabehera horiek modu eraginkorrean identifikatzeko, kudeatzeko eta arintzeko behar diren tresnak eta estrategiak eskaintzen ditu. Gorabehera-motak, azkar eta eraginkortasunez erantzuteko jardunbide egokiak eta eraso baten eragina murrizteko modua landuko da. Gainera, gorabeheretan erantzuteko plan bat eratzeko eta etorkizuneko mehatxuen aurkako defentsak indartzeko metodoak aztertuko dira. Ikastaroa amaitutakoan, edozein segurtasun-gorabehera gertatzen denean zer egin jakingo duzu, eta aktibo digitalen babesa eta eragiketen jarraitutasuna bermatuko dituzu.