2025-05-06 - Agenda

E-mail bidezko marketina: sortu zure bezeroekin konektatzeko eta salmentak areagotzeko estrategia eraginkor bat AAren laguntzaz

Enpresa Digitala

2025-05-06 (09:30 - 00:00)

Ikasi zure negozioaren helburuetara egokitutako e-mail bidezko marketineko estrategia bat sortzen, saltzeko kanal indartsu eta eraginkor bilakatuko baita.

Gai izango zara zure publikoa segmentatzeko, kanpainak helburu jakin batekin planifikatzeko eta interesa, konfiantza eta ekintza eragiten dituzten e-mailak idazteko.

Horrez gainera, aztertuko duzu adimen artifizialak nola lagundu diezazukeen ideiak sortzen, kanpainak egituratzen eta zure denbora optimizatzen, pertsonalizazioa eta eraginkortasuna alde batera utzi gabe.

Info gehiago

Figma Essentials

Enpresa Digitala

2025-05-06 (09:30 - 00:00)

Kurtso hau diseinu digitalean hasten direnentzat diseinatuta dago, eta Figma erabiltzen ikasi nahi dutenentzat, erabiltzaile-interfazeak diseinatzeko tresnarik ezagunenetariko bat. Kurtsoan zehar Figmaren funtzio esentzialak aztertuko ditugu, hasieratik diseinu eraginkor eta kolaboratiboak sortzeko.
Oinarrizko kontzeptuak menderatzen ikasiko dugu, hala nola frames-en sorrera, osagai berrerabilgarrien diseinua, prototipo interaktiboak eta diseinu-proiektuen antolaketa. Horrez gain, ikuspegi praktiko eta egituratu bat garatuko dugu, modu antolatuago eta eraginkorragoan lan egitea ahalbidetuko diguna.

Helburuak: 

  • Figmaren aukerak eta onurak ezagutzea diseinu kolaboratiborako tresna gisa.
  • Figmaren oinarrizko kontzeptu eta funtzioekin ohitzea, hala nola frames, geruzak, osagaiak eta estiloak.
  • Prototipo interaktiboak sortzen ikastea fluxuak eta funtzionalitateak bisualki balidatzeko.
  • Diseinu-proiektuak modu eraginkorrean antolatzea osagai-bibliotekak eta oinarrizko diseinu-sistemak erabiliz.
  • Figma nola errazten duen diseinu-, garapen- eta beste arlo batzuetako taldeen arteko lankidetza identifikatzea.
  • Proiektu funtzional eta eraginkorrak sortzeko diseinu digitaleko tresnen erabileran konfiantza garatzea.

Nori zuzenduta:

Figmarekin hasi nahi duten diseinu digitalean interesa duten pertsonei, erabiltzaile-interfazeak sortzeko eta proiektuetan elkarlanean aritzeko tresna intuitiboa erabiliz.


 

Info gehiago

Proiektuen kudeaketa arina. Ikasi emaitza jasangarriak eta bezero fidelizatuak lortzeko metodoa

Enpresa Digitala

2025-05-06 (09:30 - 00:00)

Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?

Info gehiago

Barnetegi Teknologikoa - Enpresa produktibitaterako adimen artifizialeko laguntzaileak

Enpresa Digitala

2025-05-06 (09:00 - 00:00)

Ezagutu nola sortu AAko laguntzaile pertsonalizatuak enpresa produktibitatea bultzatzeko.

Barnetegi Teknologiko honetan, OpenAI, NotebookLM, Copilot Studio, Hugginface eta Langchain bezalako plataformak erabiltzen ikasiko duzu irtenbide praktikoak garatzeko, datuen analisietarako eta bezeroaren arretararako ere bai. Eraldatu zure negozioa adimen artifizialarekin!

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
   
1
234
1011
1718
232425
31