Berriakrss

Euskal berrikuntzaren pertzepzio txostena kaleratu du Innobasquek
Ekonomia

Euskal berrikuntzaren pertzepzio txostena kaleratu du Innobasquek

2022-09-02 - Enpresarean

Bi urtean behin egiten den azterlan honek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren arloko 250 profesionalez osatutako talde batek EAEko I+G+baren bilakaerari eta ikuspegiei buruz duen pertzepzioaren jarraipena egiten du. Profesional horiek Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (edo Innobasque) erakunde bazkideetakoak dira eta zenbait esparrutako ikuspegiak ematen dizkigute, hala nola enpresa, zientzia eta teknologia, gizartea eta erakunde publikoak. Horri esker, Euskadiko berrikuntzaren egoeraren irudi osoa izateko bidea ematen dute.

Azterlana 2021eko bukaeran egindako inkesta batean oinarritzen da.

Azterlanaren elementu aipagarrienen artean honakoak nabarmendu dituzte:

  • I+Gak eta berrikuntzak funtsezkoagoa den eginkizun bat duela euskal erakundeen estrategietan pandemia hasi zenetik, bai enpresetan baita administrazio publikoetan ere.
  • Nahiz eta panelaren iritziz trantsizio ekologikoak eta energetikoak eta eraldaketa digitalak I+G eta berrikuntzako politika gidatu behar duten, iritzi orokorra da trantsizio horietan egindako esfortzuek eragin neurritsua dutela enpresaberrikuntzan gaur egun.
  • Nabarmentzekoa da ere inkestatu diren adituek modu positiboan baloratu dutela ZTBESaren egoera, pandemiaren ondorioak gorabehera.
  • Sistema horren indarguneen artean, azpimarratzekoak dira ikertzaileen prestakuntza, lehen ediziotik indargunetzat hartu dena, eta I+G+bari emandako babes publikoa.
  • Hobetu beharreko lehentasunen artean jarraitzen dute inbertsio pribatuaren mobilizazioa eta euskal I+G+ban egindako esfortzuen eta lortutako emaitzen arteko eraginkortasuna.
  • Lehen ediziotik hobetzeko alderdi gisa hartu dira elementuok, nahiz eta ordu ezkero nabarmen hobetu diren.
  • Aurtengoan, eta berritasun gisa, beste faktore erabakigarri bat agertu da: euskal gazteek zientzian, teknologian eta berrikuntzan (ingelesezko STEM) duten prestakuntza.

Hemen duzue txostena eskuragarri: https://www.innobasque.eus/uploads/attachment_files/pertzepziotxostena2022-62d6a6fa1decb.pdf