Berriakrss

Talentu azoka Donostian, enpresek eta gazteek elkar ezagutzeko
Euskara eta enpresa

Talentu azoka Donostian, enpresek eta gazteek elkar ezagutzeko

2021-09-30 - Enpresarean

Urriaren 19an, asteartea, goizez, Kursaalean, Berrikuntzaren Astearen barruan Talentu Azoka egingo da.

Gazte talentuaren bila dabiltzan Donostiako erakunde eta enpresa berritzaileak bilduko dira ekitaldian. Enpresek eta gazteek elkar ezagutu eta benetako lan-aukera baterako elkarrizketa izateko gunea izango da.

Gainera, lanbide orientazioko hainbat tailer eta banakako saio emanen dira.

Ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen aurkituko duzue: Talentu Azoka