Berriakrss

Euskal Herriko enpresa zara eta 2 minutu dauzkazu euskarari lan-merkatuan indartzen laguntzeko?
Euskara eta enpresa

Euskal Herriko enpresa zara eta 2 minutu dauzkazu euskarari lan-merkatuan indartzen laguntzeko?

2021-07-06 - Enpresarean

Harrobia Lanbide Heziketako Bilboko zentro integratuak ikerketa bat jarri du martxan. Ikerketak lan-merkatura praktikaldian doazen ikasleentzako aukera berriak antzeman nahi ditu eta enpresei baliabideak eskaini nahi dizkie ikaslea bertan murgiltzeko orduan.

Halaber, Harrobiak, bere sarea indartzeaz gain, enpresari ikaslearen hizkuntz gaitasuna enpresaren probetxurako erabiltzeko aukera eman nahi dio.

Beraz, lan-merkatuan euskara indartzen laguntzeko eskaera luzatzen dute, galdetegi hau betez:

HARROBIA GALDETEGIA

Mila esker zuen laguntzagatik!