Berriakrss

Emakume ekintzaileekin solasaldia egingo dugu Enpresarean TBko zuzenekoan
Zuzenean

Emakume ekintzaileekin solasaldia egingo dugu Enpresarean TBko zuzenekoan

2021-03-05 - Enpresarean

Martxoaren 8an, 11:00etan, Enpresarean TB-ko zuzeneko berri bat izango dugu Eider Eibar ilustratzailearekin eta Ilazki Lili Arrue jantzigilearekin. Hurrenez hurren, Kokoak eta Biziki proiektuen buru dira biak eta bi proiektuen nondik norakoak kontatuko dizkigute. 

'Sarean' ziurtagiria dute biek, 'Zerbitzua euskaraz' maila du Kokoak proiektuak eta 'Bidean' maila Bizikik.

Galderak egin ahal izango dizkiezue zuzenean, youtubeko txataren bidez.

Hemendik jarraitu ahal izango duzue: