Berriakrss

Berrikuntzako kasu praktikoen deialdia egin du Innobasquek
Euskara eta enpresa

Berrikuntzako kasu praktikoen deialdia egin du Innobasquek

2020-09-15 - Enpresarean

Innobasque, Euskal Berrikuntzaren Agentziak Global Innovation Day proiektuaren beste edizio bat antolatu du datorren azaroaren 2rako. Bizitzen ari garen honen moduko aldaketa handiko garaietan sortzen diren askotariko erronkei aurre egiteko berrikuntzak duen garrantzia erakutsi nahi dute topaketa horretan. 

Euskal erakunde asko eraldatzen eta BERRITZEN ari dira jada, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak praktika berritzaile horien berri jakin nahi du, aitortza egiteko, eta, eskuratu dituzten emaitzak eta egin dituzten ekarpenak aintzat hartuta, besteak haien urratsei jarraitzera animatzeko.

Urriaren 2rako aurkeztu behar dira hautagaitzak.

Hemen dituzue deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria.