Berriakrss

Hizkelan: Lanbide Heziketa eta lana euskaraz jardunaldia
Lanbide Heziketa

Hizkelan: Lanbide Heziketa eta lana euskaraz jardunaldia

2019-10-10 - Enpresarean

Lanbide Heziketa eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotutako Hizkelan jardunaldia egingo da urriaren 15ean, asteartea, Gasteizen. Ekimenaren laugarren edizioa da eta Lanabes egitasmoaren baitan kokatzen da. Bertan batuko dira Lanbide Heziketa, enpresa, hizkuntza zerbitzu, erakunde eta abarretako 90 eragile eta protagonista.

Norentzat?

Euskaraz lanean ari diren edo euskaraz hasi nahi duten enpresa, lantoki, LHko ikastetxe edo erakundeentzat; bereziki, Lanbide Heziketako ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza teknikari eta zuzendarientzat, Lantokiko Prestakuntza eta Prestakuntza Dualeko arduradunentzat, Hizkuntza Normalkuntza planetan murgildutako enpresa, erakunde eta elkarteetako arduradunentzat, eta orokorrean euskara eragile, teknikari eta besterentzat.

Helburua

Lan mundua euskalduntzearen esperientzia honetan dauden proiektu eta proposamenak aurkeztea, ideia berri eta praktika onak partekatzea, ekarpenak jasotzea eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri ematea.

Lanbide Heziketako ikastetxe eta enpresa askok euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, eta hartzeko asmotan dira beste asko ere. Jardunaldi honekin, beraz, ezagutarazi nahi da zer-nolako pausoak ematen ari diren euskara eguneroko jardunean txertatzeko ahaleginean Lanbide Heziketan, eta elkarte eta enpresetan.

NON: Gasteiz, Egibide, Nieves Cano.
NOIZ: Urriaren 15a, asteartea, 09:15-14:15

Eman izena inprimaki hau beteta: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSds6_Q3pPS6AXBd6Tnko6JVt0vCvR-chS6fC8E0uOvkJ1p2Dw/viewform