Berriakrss

"K-1 ez da borroka, lagun arteko jolasa da"
Enpresarean foroa

"K-1 ez da borroka, lagun arteko jolasa da"

2019-03-04 - Enpresarean

Euskal Herriko K-1 Kirol Elkarteko Jokin Ibarra eta Asier Garayar izan genituen joan den astean Enpresarean TB kanalean.

K-1 borroka-kirolaren inguruko zehaztasunak eman zituzten eta kirol elkartea nola eta zergatik sortu duten ere bai.

Nazioarteko borroka-kirola da K-1 eta euskal selekzio gisa ari dira parte hartzen mundu mailako txapelketetan. Asteburuan, adibidez, Dublinen jokatu den Irish Open-ean parte hartu dute eta lau domina eskuratu dituzte.


Euskal Herriko K-1 Kirol Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, "Zerbitzua eta Lana euskaraz" maila.