Berriakrss

Bai Euskarari Elkartea Global Innovation Dayko laguntzailea izango da Enpresarean proiektuarekin
Enpresarean

Bai Euskarari Elkartea Global Innovation Dayko laguntzailea izango da Enpresarean proiektuarekin

2018-05-25 - Enpresarean

Bai Euskarari Elkarteak zuzenduriko Enpresarean proiektua izango da Global Innovation Day 2018 ekimenaren erakunde laguntzaileetako bat. Aurten, ETE-ei egungo beharren araberako irtenbide berritzaileak eskaintzen oinarrituko da, baina haien etorkizuna bermatuko duten erronka berriei aurre egiteko inspirazio-iturri ere bihurtu nahi du.

Hori dela eta, ETEak izango dira Innobasquek Euskadiko 200.000 enpresa txiki eta ertain baino gehiagori eskainiko dien topaketaren protagonista nagusiak. Enpresa mota horiek osatzen dute gure enpresa-egituraren % 99 gure lurraldea Europan ongizatea sortzen duen eskualde eta eskualde lehiakor gisa mantentzeko garaian duten jarduera berritzailearen inpaktu handia dela eta.

Global Innovation Day eguna Donostian egingo da ekainaren 13an eta, besteak beste, honako hauen hitzaldiak eskainiko dira bertan: Silvia Leal, aldaketa digitalean eta ETE-etan aditua, edo Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko presidentea eta zuzendari zientifikoa. Berritzeko gako batzuk eskainiko dituzte.

Parte-hartzaileek, bestalde, berritzeko garaian haien eguneroko lanean topatzen dituzten erronka edo arazoak azaldu ahal izateko tailerrean esku hartzeko aukera izango dute. Gainera, berrikuntza arloko arrakasta-esperientziak partekatuko dituzten enpresak ezagutuko dituzte bertan.

Horrez gain, berrikuntzari laguntzeko eragile-sareari eskainitako espazioa ere egongo da. Enpresa txiki eta ertainek eskuragarri izango dituzte berrikuntzarako bidean, fase bakoitzean, behar dituzten tresnak, orientabidea eta soluzioak: finantzaketa, teknologia, prestakuntza, lagun egiteko eta babesa emateko zerbitzuak eta abar.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.innobasque.eus