Berriakrss

Ikastaroa

Social Media Marketing-i buruzko ikastaroa

2017-10-23 - Jasone

Onlineko marka garatu eta sarean komunikatzen ikastea du helburu Social Media Marketing ikastaroak. Horretarako, marketing digitalaren egungo egoera aztertuko da, kasuan kasu marka nola kudeatu jakiteko. 

Marketing digitalaren eremuan hezi eta onlineko marka kudeatzen ikasi nahi duten ekintzaile, enpresa txiki eta ertainetako langileei edota erakunde edo elkarteetako teknikariei dago zuzenduta.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da ikastaroa, azaroaren 23an eta 24an, 09:00 eta 14:00 bitartean.

Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako ikastaro honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko, klikatu hemen: Euskadinnova