2017-09-21 - robergutierrez
Urriaren 5ean Lanabes Batzordeak, Laneki Elkartearekin elkarlanean, LANeNpres gidaren aurkezpena egingo dugu Gasteizko Artium Museoan, goizeko 09:30tatik 12:00etara.
Euskaraz lan egin nahi duten eta zerbitzua euskaraz eman nahi duten Arabako eta Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikastetxe, enpresa, elkarte, erakunde eta eragileak izango ditugu jardunaldian eta enpresetan egiten diren egonaldien eta euskararen inguruko hainbat ponentzia eskainiko dira.
Lanenpres, Ikasleak enpresa egonaldia euskaraz egin ahal izateko baliabideak eta horiek erabiltzeko prozedura biltzen dituen gida da, enpresa eta ikastetxeei zuzendua.
Izena emateko interesa duenak galdetegi honen bidez egin dezake.
Egitaraua
Aurkezle moduan Josune Velez de Mendizabal izango dugu eta honakoa izango da eguneko egitarau osoa:
9:30ean, Harrera eta agur instituzionala:
– Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Laneki.
10:00etan, Aurkezpenak eta ponentziak:
– Lanabes Bideoa
– Enpresen praktika onak, Euskararen arloan dituzten erronkak
Elektra: Olatz Agorria Beitia ( Hizkuntza Normalkuntza idazkaria)
Enpresa 2
– Lanbide Heziketa: Praktika onak: Euskara arloan duten erronkak eta Enpresa egonaldia euskaraz
-
Ciudad Jardin: Aintzana Arrese (zuzendaria)
-
Egibide: Xabier Lopez de Santiago (zuzendaria)
-
Bai Euskarari Elkartea (bere zerbitzuaren aurkezpena) Rober Gutiérrez (zuzendaria)
11:00etan, LANeNPRES Gidaren Aurkezpena
-
Laneki Bideoa
-
Kepa Altube: Laneki Elkarteko kudeatzailea eta Lanabes Batzordeko partaidea
11:30ean Familia argazkia. Kafea