Berriakrss

Telegram.eus
Euskara eta enpresa

Telegram.eus

2016-12-31 - bitarlan

Telegram.eus jaio da. Duela bi urte Telegram aplikazioa euskarara itzuli zen, geroztik aplikazioa asko aldatu da. Kanala, Botak, Supertaldeak, Eranskailuak... baliabide ugari eskaintzen ditu Telegram aplikazioak.

Telegram.eus webgunearen helburu nagusienetariko bat ofizialtasuna lortzea da, hau da, Telegram aplikazioaren hizkuntza zerrendan Euskara agertzea defektuz. Bestalde, Telegram baliabideen euskal direktorioa izatea ere du helburu. Horretarako, webgunea telegram.eus eta bere BOT ofiziala @EustelegramBot izango dira erabiliko diren erramintak. Euskarazko Telegram Bot-ak, Kanalak, Taldeak... ezagutzen badituzue gurekin harremanetan jarri: http://telegram.eus/harremana. Lagunduiguzue Telegram-en dauden euskarazko edukiak antolatzen.

Librezale taldeak oso lan ona egin du Telegram aplikazioaren itzulpenak egiten, gaur bertan bukatu dute MacOSX Telegram bezeroarentzako itzulpena. Android, iOS edo MacOSX bertsioetarako euskaratuta dago Telegram, prozesua errazteko Telegram kanal bat sortu dute: @euskaltelegram