Berriakrss

Emakume ekintzaileak. Bereizitasunik?
Enpresarean azoka

Emakume ekintzaileak. Bereizitasunik?

2016-11-22 - Enpresarean

Enpresarean Azokan ekintzailetasuna izan genuen hizpide, finantzazioarekin batera. Emakume zein gizonek ekitaldian parte hartu zuten euren esperientziak partekatzeko, baina emakumeen egoerari buruz gehiago jakin nahi izan genuen. Horretarako, EmakumeEkin-eko Miren Lauzirika eta Abantail-eko Sonia Ortubai solasaldi batean elkartu genituen, emakumeek enpresa eta ekintzailetza munduan berezitasunik duten edo ez ezagutzeko. Genero arteko ezberdintasuna errealitate bat dela erakutsi zuten ekintzaileek, baina argi utzi zuten oreka bat lortu eta aurrera egiteko ilusioz eta indarrez lanean jarraituko dutela.

Ikus solasaldi guztia: