Berriakrss

Joseba Barandiaran ekonomialariarekin egindako solasaldia, Goiena Telebistan asteburuan

2015-11-27 - Enpresarean

Enpresarean Foroaren hirugarren saioa egin genuen urrian Joseba Barandiaran ekonomialariarekin Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Ekonomiaren inguruko gai asko jorratu zituen ia bi orduko solasaldian: ekonomiaren hazkundea, langabezia, enpresen nazioartekotzea, finantzazioa, ekonomia soziala, euskara lan munduan… Goienako Eneko Azkaratek gidatu zuen solasaldia eta Goiena Telebistan emango dute osorik datorren asteburuan: larunbatean 15:00etan eta igandean 22:00etan.

Saioa online ere ikusi ahal izango da Goiena.eus webgunetik: http://goiena.eus/telebista/