Berriakrss

Industriak eta zerbitzuek eutsi diote ekonomiaren susperraldiari EAEn

2015-11-27 - Enpresarean

Eraikuntzak berriro egin du behera urte arteko tasan. Kontsumo pribatuak eta inbertsioak agerian utzi dute barne eskaera indartsua

2015-11-26 / Ivan Santamaria

Industria eta zerbitzu sektoreen ekarpena ari da susperraldia sostengatzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak joan den urriaren 29an aurreratu zituen kontu ekonomikoen emaitza nagusiak. Atzo, sektorez sektore eta herrialdez herrialde izandako bilakaera zehatzaren berri eman zuen.

Aurreratutako datuak berretsi ditu Eustatek. Uztailetik irailera, EAEko barne produktu gordina %3,0 handitu zen, urte arteko tasan. Emaitzarik onena da 2007. urteko azken hiruhilekotik. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, berriz, %0,8 izan da hazkundea. Araban %3,4 igo da BPGa, eta %2,9 Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eskaintzaren ikuspuntutik, industriak eta zerbitzuek eutsi diote hobekuntzari. Industria eta energiaren ekarpena %3,2 handitu da, urte arteko tasan. Eskulangintzak industriaren hazkundea hamarren bat handiagoa izan da (%3,3).

 

Jarraitu irakurtzen www.berria.eus webgunean