Berriakrss

«Gobernu politiketatik lurralde politiketarako urratsa egin behar da» Mari Jose Aranguren. Orkestrako zuzendaria

2015-07-14 - Enpresarean

 

 

 

Mari Jose Aranguren. Orkestrako zuzendaria

«Gobernu politiketatik lurralde politiketarako urratsa egin behar da»

 

Lehiakortasunerako Euskal Institutuak gizarte «dualerantz» joateko arriskuaz ohartarazi du azken txostenean. Lehiakortasunari buruzko datuak, batez beste, onak direla dio; ez, ordea, gizarte adierazleak.
  

Ezin da politika desberdin bat martxan jarri enpresa bakoitzarentzat. Ezta politika bakar bat guztientzat ere». Orkestrak argitaratu berri duen txostenaren arabera, askotariko egoerak daude euskal enpresen artean: batzuk berrikuntza apustuei heltzeko prest daude; beste batzuek, ordea, bestelako laguntzak behar dituzte. Lehiakortasun politikak bi errealitateetara egokitu behar dira, Orkestrako zuzendari Mari Jose Arangurenen esanetan (Urrestila, Azpeitia, 1969). Arangurenek elkarlana hitza aipatzen du behin eta berriz.

Lehiakortasunari buruzko aurreko txostena 2013an argitaratu zenuten. Orduan baino hobeto al dago euskal ekonomia?

Guk egindako txostenean, alde argiak eta ilunak jaso ditugu. Alde batetik, lehiakortasun ekonomikoari bere hutsean begiratzen dieten aldagaiak daude. Horiei begiratuta, ondoriozta dezakegu krisiak astindutxo bat eman digula, baina oraindik Europako berrehundik gora eskualdeen artean lehen 30etan gaudela; biztanleko errentaren edo ekoizpen adierazleetan, adibidez, ondo gaude. Ekonomia eta gizarte egoera, baina, ezin dira bereizi, eta gizarte adierazleak kezkagarriak dira: langabezia tasa altua da, herritarren artean desberdintasun handiak daude... Arlo horretan, 160. postu inguruan gaude. Horrek esan nahi du arriskua dugula gizarte dual baterantz joateko.

Jarraitu www.berria.eus webgunean irakurtzen:

www.berria.eus/paperekoa/1761/016/001/2015-07-14/gobernu_politiketatik_lurralde_politiketarako_urratsa_egin_behar_da.htm