Berriakrss

GLOBAL LEHIAN 2014: Nazioartekotze Programa – EAEko enpreseei diru-laguntzak, bakarka nahiz lankidetzan.

2014-04-29 - David

GLOBAL LEHIAN 2014: Nazioartekotze Programa – EAEko enpreseei diru-laguntzak, bakarka nahiz lankidetzan.

Xedea:
  1. EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzea, haien lehiakortasuna hobetuz nazioartekotzearen bitartez, bakarka nahiz lankidetzan.
  2. Global Lehian programaren laguntzak itzuli beharrik gabekoa dira eta enpresen nazioartekotzearen heldutasunaren arabera sailkatuko dira, hiru etapa bereizten ditugularik:
    • Hastea.
    • Sendotzea.
    • Kanpo ezarpenak.
    • Talentua sustatzea eta baliatzea, eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea.
  3. Hasteko, sendotzeko eta kanpo-ezarpenetako etapak, Agindu honetan xedatu den moduan, hurrenez hurrengoak dira oro har; beraz, enpresek edo erakundeek etapa jakin bateko laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza izango da aurreko etapa gainditu izana. Talentua sustatzeko eta baliatzeko eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzeko etapa, aldiz, beste hiru etapetako edozeinekin batera garatzeko aukera dago, aldi berean.

Informazio gehiago:

http://www.euskadi.net/r33-2733/eu/contenidos/ayuda_subvencion/global_lehian_2014/eu_global/eu_arch.html