Enpresarean TB

Zuzenean

Euskara, profesionalen bidelaguna

2018-05-24
11:00

Ainara Loiarte

Mintzanet

Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak Enpresarean TB zuzenekoa eskainiko digu maiatzaren 24an; Mintzanet proiektuaren berri azalduko du eta arlo profesionalean euskara bidelagun izateak dituen abantailen inguruan arituko da.

Egitasmoak "Bidelariak" eta "Bidelagunak" harremanetan jartzen ditu elkarrizketak euskaraz izateko. "Bidelaria" euskara praktikatu nahi duen pertsona da eta, "bidelaguna", laguntzeko prest dagoen euskalduna.

Eta zu zer zara, "Bidelaria" edo "bidelaguna"?


Mintzanet-ek Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Zerbitzua euskaraz” maila du eta euskararen erabileraren aldeko pausoak ematen ari da Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin.