2015-09-28 - robergutierrez
Araban Euskara Lanean ekimenaren lehen topaketa egin zen pasa den irailaren 23an, Gasteizen. Arabako 30 enpresa elkartu ziren world coffee-an euskarak lanean duen egoeraren azterketa partekatu eta euskaraz lanean ari diren erakundeen praktikak, premiak eta balorazioak jasotzeko. Aitor Otaola SEA - Arabako Enpresariak elkarteko zuzendari albokoaren arabera, "positiboa" izan da topaketa. SEA izan da ekimenaren antolatzaileetako bat, beste zazpi enpresa, elkarte eta erakunderekin batera.
Otaolak azaldu digunez, hiru galdera erantzun behar izan dituzte bertaratutakoek eta "zailena" azkena izan da: "Zein bost neurri proposatu nahi dituzu datozen bost urteotan Arabako enpresek euskararen erabilera susta dezaten?" Sektore ezberdinetako enpresak bildu dira eta, Otaolaren arabera, "neurri ezberdinak" proposatu dira azken galdera horretan: "Orain, ekimena antolatu dugun lan-taldearen ardura izango da hortik ideia garrantzitsuenak hartu eta datozen urteetarako ildoa zehaztea", gaineratu du.
Hauek izan dira world coffee-an parte hartu duten enpresa, elkarte eta erakundeak:
World coffee-ko argazki guztiak dituzue ikusgai bilduma honetan.