2014-05-26 - robergutierrez
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak LANSAREAN proiektua jarri du martxan, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Momentuz, proba-fasean dagoen lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko du:
LANSAREAN erreminta berriak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartuko ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.
Arestian azaldu bezala, proba-fasean dago, eta datozen asteotan LANSAREAN probatu eta osatu nahi dugu. Une honetan beste funtzionalitate batzuk garatzen eta probatzen ari bagara ere, oinarrizko bertsioa sareratu nahi izan dugu. Horregatik, datozen egunotan lan-deialdiren bat kudeatu behar baduzue, LANSAREAN erabiltzera animatu nahi zaituztegu.
Oso erraza da. LANSAREANen sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala; hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango duzue. Probatu tresna berri hau eta lagundu, zuen ekarpenekin, etorkizunerako hobetzen.