2025-11-05 - Agenda

Galdera ahaltsuak aztarnak (lead) ordainpeko bezero bihurtzeko

Enpresa Digitala

2025-11-05 (09:00 - 00:00)

Helbide elektronikoa utzi dizute webgunean baina ez dakizu nola bihurtu ditzakezun bezero? Ez duzu tematia zarela sentiarazi nahi, baina ez duzu salmenta galdu nahi? Nola egin salmenta-dei, -bideodei edo -bilera bat (online edo aurrez aurre) saltzaile astunaren itxura izan gabe?

Seguru gaude behin baino gehiagotan gertatu zaizula hau zerbitzuak edo produktuak online saltzen badituzu.

Info gehiago

AA eta software proiektuen garapena

Enpresa Digitala

2025-11-05 (09:00 - 00:00)

Zure garapen trebetasunak hurrengo mailara eraman nahi dituzu AA Sortzailea erabiliz?

Ikastaro honetan irakatsiko dizute nola erabili, integratu eta optimizatu AA ereduak garatzaile gisa egiten duzun laneko fluxuan. Produktibitate tresnak eta agente autonomoen inplementazioa ere ikasiko duzu; ikasiko duzu nola atera etekina AAri kodea azkarrago idazteko, dokumentazioa automatikoki sortzeko eta soluzio aurreratuak egiteko.


AA Sortzaileari buruzko zalantzarik duzu?

Hemen argituko dizkizugu zalantza horiek:

  • Soluzioen prototipoak askoz azkarrago egitea.
  • Eredu nagusiak eta Dockerren erabilera AA ereduekin.
  • Nola erabili Copilot, Tabnine, Whisperer eta antzeko tresnak?
  • Nola integratu AA dokumentazioan eta kodea mantentzean?
  • Nola erabili agente autonomoak garapen lanak automatizatzeko?
  • Zeintzuk dira eredu horien jardunbiderik onenak eta mugak?
  • Nola aplikatu AA proiektuen gestioan, bileretan eta automatizazioan?
  • Nola erabili AA Low-Code tresnetan integratuta?
  • Nola erabili AA automatizazio tresnekin?
  • Model Context Protocol (MCP) edo superboteredun AA.
     
Info gehiago

Aurkezpen eraginkorrak Gamma.app erabilita (AA) - Meatzaldea

Enpresa Digitala

2025-11-05 (09:30 - 00:00)

Aurkezpenak egiteko AA erabiltzeak (Gamma) aukera ematen digu dokumentu profesional bat automatikoki lortzeko, abiapuntu gisa testu laburrak (gonbitak edo promptak), laburpenak, dokumentuak edo baita URLak ere erabilita. Denbora izugarri aurrezteaz gain, dokumentu argiak lortu ahal izango dituzu diapositiba zuri huts batekin hasi gabe. Gainera, web-teknologiak erabilita, aukera dago aurkezpena erraz eta azkar editatzeko, partekatzeko eta eguneratzeko.

Helburua da Gamma.app erabiltzen ikastea aurkezpen eraginkor, ikusgarri eta interaktiboak azkar sortzeko adimen artifizial bidez sortutako edukiak integrattuz, eta, hala, lan-fluxu profesionala optimizatzea.

Info gehiago

GPT eta Gems komunikazio-ataletarako komunikazio-laguntzaile gisa

Enpresa Digitala

2025-11-05 (09:30 - 00:00)

Sortu zure komunikazio-laguntzailea adimen artifizialarekin: ChatGPT (GPT) eta Gemini (Gems). Ikasi nola diseinatu, konfiguratu eta probetxua atera zure komunikazio-helburuen arabera.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 azaroa hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     
1
2
89
141516
17181920212223
24252627282930