eAzoka - Xiberoko eperra ikastola

Xiberoko eperra ikastola

2003an hasirik, Xiberoko Eperra Ikastolak, gabonetarako, otarreak eskaintzen ditu .
Ekimen horren helburuak :
1. Tokiko janariak ezagutaraztea, xiberoko etxalde eta enpresetan otarreak osatzen dituzten ekoizpenak eskentuz,
2. Ikastolaren egoera ekonomikoa hobetzea, ibiltera fresa guziak estaltzeko xedearekin.

Urtez urte, otarre kopuru salmenta haundituz doa. Elkartasun sareak garatzen ari direla marka. Fresak ere areagotzen ari dira, haur kopuru emendatzearen araberakoa baitira eta diru sartzeak ber heinean gelditzen baitira.

Jakinez hizkuntza sailean zer nolako lana egiten ari den Ikastola, Xiberoan, gure arbasoen hizkera bereskuratze prozesu honetan, zuen laguntzaren eske bagatoz.

Zueri esker, euskararen tokia Xiberoan segurtatua izanen da .
Xiberoko eperra ikastola

harreman@xiberokoikastolak.eu

+33608647927

Eliza plaza

64130

Sohüta

Zuberoa

http://www.xiberokoikastolak.eu