Profesionalak - editoreak

editoreak

editoreak

Euskal Editoreen Elkartea

Euskal Editoreen Elkartea1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena. Euskarazko argitalpengintzaren sustapena eta zaintza ditu helburu nagusi, eta, horiekin batera, elkartekideen babesa, ordezkaritza eta koordinazioa.

 

Zeintzuk gara:

Gaur egun, Euskal Editoreen Elkarteak bazkide hauek ditu:

Alberdania, Denonartean, Elhuyar, Elkar, Erein, Gaumin, Giltza-Edebe, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Ibaizabal, Idatz, Igela, Ikaselkar, Labayru, Meettok, Mezulari, Etor-Ostoa, Pamiela, Ttarttalo, Txalaparta eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).

 

Zer egiten dugu:

Euskal Editoreen Elkarteak kulturako gertakizun hauetan parte hartzen du:

·   Durangoko Gerediaga elkartearekin lankidetzan,azoka urtez urte hobetzeko eta sendotzeko irizpideak ematea eta azokaren jarraipenean parte hartzea.

·   Nazioarteko liburu azoka nagusietan, (Bologna, Liber, Frankfurt, Guadalajara) parte hartzea, euskal literaturarentzat gainerako hizkuntzen merkatua zabaltzen laguntzeko asmoz.

·   Literature Across Frontiers (LAF) erakundeko kidea da.

·   Euskal Liburuaren zabalkunderako jarduerak sustatu eta Eskubideen katalogoak argitaratzen ditu.

·   Irakurzaletasuna sustatzeko xedez, eta euskal hedabide publikoekin lankidetzan, euskal liburuari buruzko saioak antolatzea eta kudeatzen laguntzea.

·   Editoreen Galeusca-ko kidea da.

·   Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeko kidea da.

·   Gipuzkoako eta Bizkaiako Euskara Baztordeko kidea da.

·   EKKI erakundearen entitate kolaboratzailea da

 

 

Euskal liburuaren irudia indartzeko ekimenak:

- BOLOGNA FIERE

- LIBER, nazioarteko liburu azoka Bartzelona/Madril

- FRANKFURT BOOK FAIR

- GUADALAJARA, MEXIKO FIL

- SUSTAPEN EKINTZAK FRANKFURTEN

- ESKUBIDE ESKURAGARRIEN GIDA argitalpena

- MINTEGI PROFESIONALAK

- Web gunea

- Airakurri proiektua

-“Liburu bat egingo dut” proiektua.

 

Harremanetarako kontaktuak:

—Helbidea:

   Zemoria, 25-behea

   20013 DONOSTIA

   Tel.: 0034943292349

—Helbide elektronikoa eta internet

            editoreak@editoreak.com

            http://www.editoreak.eus

            http://www.airakurri.com

 

Ordezkariak:

   Presidentea: Elkar

   Presidenteordea: Erein

   Bokalak: Ibaizabal, Pamiela eta Txalaparta

 

   Idazkari Teknikoa: Ana Urrestarazu