eAzoka - Emun Koop.E.

Emun Koop.E.

EMUN 1997an sortutako aholkularitza kooperatiba da. Euskararen garapenean eta normalizazioan hasi genuen gure jarduna lan munduan euskara planak garatuz, eta horretan dihardugu gaur egun ere. Urte hauetan ezagutza handia metatu eta metodologia eraginkorra izatea lortu dugu, erreferente garrantzitsu bihurtzeraino.

EMUNek Berrikuntzan eta Hobekuntzan egin duen apustu estrategikoak metodologiaren garapenean aurrera egitea eta esparruak eta zerbitzuak zabaltzea ekarri du. Dinamika horrek EMUNek bere zerbitzuak dibertsifikatzea ahalbideratu du.

Gaur egun arlo pribatuan eta publikoan eskaintzen ditugu zerbitzuak, eta HIZKUNTZAz gain, KULTURArekin, IMMIGRAZIOArekin eta PARTE HARTZEArekin lotutako proiektuak garatzen ditugu.

EMUNen lankidetzan eta partaidetzan oinarritutako talde baten gaineko apustua egiten dugu, gure lankideekiko jarrera irekiz, bezeroen kudeaketa sistemara eta kulturara egokituz.

Laurogeitik gora profesionalek osatutako lan taldea da Emunen aktiborik garrantzitsuena. Lan talde dinamikoa, gaur egungoa, profesionala, hurbila eta konprometitua sortzea lortu dugu.

Hau guztia, zerbitzuen fakturazioaren bilakaerarekin batera, gure proiektuaren dimentsioaren eta gaitasunaren erakusle da.
zerbitzua eta lana euskaraz
Emun Koop.E.

emun@emun.com

943 711 847

Uriburu kalea 9, behea

20500

Arrasate

Gipuzkoa

http://www.emun.com