2025-12-11 - Agenda

AA Sortzailearen Toolkit-a: ChatGPT-tik Enpresetako Produktibitatea Iraultzen duen IA Ekosistemara (2025–2026)

Enpresa Digitala

2025-12-11 (09:00 - 00:00)

2025–2026rako ezinbesteko (eta ez hain ezagunak) diren tresnen toolkit-a: zure produktibitatea areagotzeko gida

Adimen artifizial sortzailea jada ez da berritasun bat: produktibitatea eta lehiarako abantaila bizkortzen dituen motorra da. Hala ere, gehienek ChatGPT edo Midjourney bezalako tresnetan geratzen diren bitartean, badaude ezagun gutxiago diren beste hainbat tresna ikerketa, automatizazioa, komunikazioa eta sormena errotik aldatzen ari direnak.

Info gehiago

Webguneei aplikatutako AA foroa

Enpresa Digitala

2025-12-11 (09:30 - 00:00)

AA garaian, nola hobetu dezakegun webgune-trafikoa

AAk bultzatutako bilaketa-garai berrian, erabiltzaileek informazioa aurkitzen duten modua erabat aldatzen ari da. SEOk helburu du webgune jakin bat bilaketa-tresna tradizionaletan ondo kokatzea eta, GEOk, aldiz, jomuga du aipatu edukia zuzenean aipatu dadin AAk (Adimen Artifizialak) sortutako erantzunetan. AI Overviews eta zuzenean sortutako erantzunak iristearekin batera, “Googlen kokatzea” kontzeptu tradizionala eraldatu da: markek ez dute jada klik-nagusitasuna jokoan, baizik eta erantzun adimenduetan ikusgarritasuna izatea ere. Erronka berria zera da: nola birdiseinatu estrategia digitalak gure edukia aurkitu dezaten hura bilatu gabe.

Info gehiago

2026an industria eta gizartea eraldatuko dituzten joera teknologikoak

Enpresa Digitala

2025-12-11 (09:30 - 00:00)

Sentsorika eta konputazio kuantikoa, kriptografia postkuantikoa, adimen kolektiboko robotak, mundu birtualak, AA simulatzaile iraunkorra, identitate digital berriak

2026a beste muga teknologiko baten atarian dago, eta muga hori, industria ez ezik, errealitatea ikusteko dugun modua ere aldatzen ari da. Konputazio kuantikoak, kriptografia postkuantikoak, adimen artifizial simulatzaileak eta mundu birtualak adimen artifizial emergenteko robotikarekin eta oraindik zehazteke dauden identitate digitalekin bat egitearen ondorioz, ekosistema berri bat sortzen ari da. Ekosistema horretan, alderdi fisikoa eta birtuala, giza alderdia eta alderdi bionikoa gurutzatu egiten dira, bereizezin bihurtzeraino.

Jardunaldi honetan ikusiko dugunez, algoritmo kuantiko berriei esker, bizkorrago ebatziko dira atzora arte ezinezkoak ziren problemak, eta kriptografia postkuantikoak segurtasun globala birdefinituko du. Adimen artifizial emergente eta iraunkorren eginkizunean sakonduko dugu, zeinak gai baitira inoiz atseden hartzen ez duten ingurune birtualetan ikasteko, simulatzeko eta eboluzionatzeko.

Robotika kognitiboa, plataforma murgiltzaile interkonektatuak… Ikusiko dugun bezala, teknologia horiek bat egiten dute, eta balio- eta ekoizpen-proposamen berriak sortzen dituzte. Helburu argia du jardunaldiak: mugako teknologiek industrian, ekonomian eta pertsonen eguneroko bizitzan izango duten eraginari aurrea hartzea.

2026ak etapa berri bati ekingo dio: simulazioak, errealitate hedatuak eta adimen artifizialak, etorkizuneko tresna izateari utzi, eta teknologia erreal bihurtuko dira.

Jardunaldi honetan, 2026tik aurrera etorkizuna aldatuko duten joerak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

Info gehiago

Ikasi TELELANA egiten duten taldeak kohesionatzen: konpromiso, konfiantza eta emaitza gehiago (online)

Enpresa Digitala

2025-12-11 (10:00 - 00:00)

Urrutiko lana geratzeko iritsi da. Beti geratzen ez dena pertsonen arteko lotura da.

Talde askotan, urrutiko lanak isolamendua, konfiantza galtzea, bileren nekea eta motibazio falta isila ekarri ditu. Baina ez du zertan horrela izan.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
67
81314
161718192021
22232425262728
293031