2024-09-11 (09:00 - 00:00)
Urte asko daramatzagu enpresetan ziurtagiri digital mota eta formatu batzuk erabiltzen, baina mundu “mugatu” bat izan da beti, “konjuru magiko” asko behar zituena funtziona zezaten.
2024-09-11 (09:00 - 00:00)
Datuak eta datuen tratamendua alderdi kritiko bilakatu dira enpresen ezagutza-esparru guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stock-a, produktibitatea, etekina, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digitaleko ekintzen jarraipena, web analitika, sare sozialak...). Eta gero eta gehiago dira merkatuan eskuragarri dauden adimen-tresnak eta datuen analisirako tresnak, enpresa horiek dituzten analisi- eta bistaratze-beharrizanei irtenbide bat ematen saiatzen direnak.
2024-09-11 (09:30 - 00:00)
Prestakuntza jardunaldia, Microsoft Copilotek, gure produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko diseinatutako AAko laguntzaileak, dituen ahalmenak esploratzeko.
Deskubrituko duzu nola erabili Copilot aplikazio batzuetan, esaterako, Excel, Word, PowerPoint eta Outlook aplikazioetan, eta nola baliatu Microsofteko lainoko lan ingurunean laguntzaile pertsonala izateko duen ahalmenaz. Deskubrituko duzu, halaber, zer funtzionaltasun berritzaile dituen Teams-en eta Power Automat-en.