eAzoka - Maramara* taldea

Maramara* taldea

maramara* taldea 2008ko abenduan sortzen da, 28 langilez osaturik dago eta aurrez 5 urtetan lan talde berean egonak.
Azken 2 urteetan, hizkuntza zerbitzuetan, Euskal Herria nahiz Estatu mailan gorengo postuetan jartzeko balio izan digu.

Euskal Herriko Hizkuntzen Industriako Elkartea den LANGUNEren kide gara hasieratik. Elkartearen asmoa sektorearen klusterra izatea da eta ahalegin horretan jarduten dugu, gure lanarekin batera, enpresen arteko lehiakortasuna eta kolaborazioa bultzatzeko.
maramara* taldeak euskararen erabilera eta kudeaketa bikaina bermatzen du; euskara enpresaren sistema guztietan eta eguneroko lanean, eta bezero eta hornitzaileekiko protokoloetan txertatu izanagatik, Eusko Jaurlaritzaren Euskalit erakundearen Urrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso genuen. Horrez gain, ISO 9001:2008 (kudeaketa) eta UNE-EN-15038:2006 (itzulpengintza enpresentzako berezko araua) ere lortu ditu maramara* taldeak, eta ziurtagiri horien protokoloak ezarrita izateak agerian uzten du, beraz, zerbitzu osoa eta kalitatezkoa eskaintzen dugula. EN 15038:2006 Europako kalitate arauaren arabera, itzulpengintza zerbitzuak nahitaezko bi fase izan behar ditu, gutxienez: itzulpena eta berrikuspena (bi lagunek egina), gestio-lan eraginkor baten arabera antolatuta.
Maramara* taldea

ritxi@maramara.net

943504206

Portuetxe 53B, 109. bulegoa

20018

Donostia

943504206

http://www.maramara.net