HIK HASI egitasmoa 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide garen guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian.
HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, hau da: euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.
Hori guztia lortze bidean, HIK HASIk hainbat proiektu gauzatu ditu: hik has euskal heziketarako aldizkaria, Hazi Hezi haziera eta heiketa aldizkaria, udako topaketa pedagogikoak, jardunaldiak, iraupen luzeko ikastaroak, hezkuntza gaiei buruzko monografikoak, Euskal Herriko baliabide pedagogikoen gida, liburuak, haur-jolasen bildumako materiala, musika metodoak, ipuinen bilduma, ikus-entzunezko materiala, Hik Hasi goraipamnak, bidaia pedagogikoak, herriko kultur ondarea transmtitzekounitate didaktikoak, eta www.hikhasi.cm ataria.
Orain arte bezala, HIK HASI egitasmoan guztion ekarpenak funtsezkoak dira, eta ateak zabalik ditugu denontzat.