Barnetegi Teknologikoa: Ikasi zure automatizazio propioak AArekin hutsetik sortzen
Enpresa Digitala
2026-04-24 (09:00 - 00:00)
Barnetegi Teknologikoa 8 orduko jardunaldi trinko eta praktikoa da,
tailerrean egingo den lana erakundean apllikatzen hasteko diseinatuta.
Tailer honetan benetako prozesuak automatizatzea izango dugu ardatz, baita fluxu hauetan txertatutako AA agenteen erabilera-kasuak aztertuz, zeregin errepikakorretan efizientzia irabazteko. Hau guztia azalpen argien, ariketa praktikoen eta eta zuzeneko demostrazioen bitartez.
Helburuak:
- Automatizazio modernoen oinarriak (abiarazleak, ekintzak, datuak, integrazioak) ulertzea eta noiz duen zentzua automatizatzeak.
- Enpresetan aplika daitezkeen automatizazio-fluxuak diseinatzen ikastea Make, n8n eta Power Automate erabiliz, benetako erabilera-kasuetatik abiatuta.
- AA agenteen kontzeptua aurkeztea, eta nola uztartu automatizazioekin sailkapena, idazketa, laburpena, bideratzea edo informazioa balidatzea bezalako zereginetarako.
- Zure erakundean aukerak identifikatzea eta erabilera-kasuen lehenengo lehentasun-zerrenda prest izatea.