2026-04-23 - Agenda

Barnetegi Teknologikoa: "ChatGPT eta IA Sortzaileko beste tresna batzuen sarrera praktikoa"

Enpresa Digitala

2026-04-23 (09:00 - 00:00)

Barnetegi Teknologikoa 8 orduko tailer praktikoa da, Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) mota guztietako profesionalengana hurbiltzeko diseinatua, aurretiko ezagutzarik izan beharrik gabe. Jardunaldiaren zehar, parte-hartzaileek tresnak, hala nola ChatGPT, Gemini, Copilot,,, erabiltzen ikasiko dute eta IASren beste aplikazio batzuk aztertuko dituzte, teoria eta ariketa praktikoak uztartuz.

Barnetegi Teknologikoak AASren sarrera sinple eta eskuragarria eskaintzen du, hutsetik hasita. Tailerrean, parte-hartzaileek teknologia horiek eguneroko lanean eta sektore desberdinetan nola aplika daitezkeen aurkituko dute. Horrez gain, aukera, muga eta praktika onak aztertuko dira, erabilera eraginkor eta arduratsua bermatzeko.

Info gehiago

Zerbitzaririk gabe azkar eraikitzea: APIak AWSn, azpiegiturarik gabe

Enpresa Digitala

2026-04-23 (09:00 - 00:00)

Garatu API REST guztiz funtzional bat AWS-n bost orduan, zure makinan ezer instalatu gabe.

Zerbitzaririk gabeko konputazioak (serverless computing ingelesez) ahalbidetzen du aplikazioak eta zerbitzuak hodeian sortzea eta exekutatzea zerbitzarietan ibili behar gabe, azpiegiturarik gabe eta konfiguraziorik gabe. Hala, aski da kodea idaztea eta ikastea, eta AWSren esku uzten da azpiegituraren kudeaketa osoa.

Tailer guztiz praktikoa da, eta helburua da ikastea nola garatzen eta hedatzen diren zerbitzaririk gabeko aplikazio modernoak AWSn, SAM (Serverless Application Model) frameworka erabiliz. AWS Cloud9 ingurunean lan egingo duzu, hodeian integratutako garapen-ingurune bat, zure makinan ezer instalatu beharrik gabe eta AWS kontu propioa sortu beharrik gabe (guk emango dizugu).

 

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  
1
2345
6789101112
1819
222526
2930