2025-11-27 - Agenda

Galdera ahaltsuak aztarnak (lead) ordainpeko bezero bihurtzeko

Enpresa Digitala

2025-11-27 (09:00 - 00:00)

Helbide elektronikoa utzi dizute webgunean baina ez dakizu nola bihurtu ditzakezun bezero? Ez duzu tematia zarela sentiarazi nahi, baina ez duzu salmenta galdu nahi? Nola egin salmenta-dei, -bideodei edo -bilera bat (online edo aurrez aurre) saltzaile astunaren itxura izan gabe?

Seguru gaude behin baino gehiagotan gertatu zaizula hau zerbitzuak edo produktuak online saltzen badituzu.

Info gehiago

UNITY 3Dren hastapenak: sortu zure lehen proiektu interaktiboa

Enpresa Digitala

2025-11-27 (09:00 - 00:00)

Hasi zenetik, Unity 3D hiru dimentsioko esperientziak garatzeko munduko motor grafiko ospetsuenetako bat bihurtu da: bideojokoak eta simulazioak, plataforma anitzeko aplikazio interaktiboak, XR inguruneak eta denbora errealeko edukiak eta abar.

Tailer honetan, Unity 3Dn lehen urratsak ematen ikasiko dugu: editorea instalatzetik eta konfiguratzetik hasi eta objektuak, fisikak, talkak eta erabiltzaile-interfazeak dituzten eszenak sortzeraino. Tresna horren ahalmen izugarria ezagutuko dugu, eta oinarri sendo bat ezarriko dugu gure proiektuak garatzen hasteko.

Ikuspegi erabat praktikoa du tailerrak, eta 3D esperientzia interaktiboak garatzeko munduan Unityrekin hasi nahi dutenentzat diseinatuta dago; ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzarik izatea arlo horretan.

Info gehiago

Indusmedia 2025: 15 urte marketin industriala bultzatzen

Enpresa Digitala

2025-11-27 (09:00 - 00:00)

SPRI-Garaia Enpresa Digitalak gonbidatzen zaitu Indusmediaren edizio berezira, enpresa industrialentzako Marketin Digitalari buruzko Kongresura, azaroaren 27an egingo dena Orona IdeOn (Hernani, Gipuzkoa). 

Hamabost urte hauetan, Indusmediak euskal industria-sarearen eraldaketa digitalean lagundu du, marketin digitala berrikuntzaren, lehiakortasunaren eta merkatu berrietarako irekitzearen palanka estrategiko gisa sustatuz. Hasieran jardunaldi aitzindari gisa sortu zena, gaur egun topagune nagusi bihurtu da industria-sektoreko marketin, komunikazio eta salmenta arloko profesionalentzat. 

Info gehiago

Web-pentestinga: Ikasi web-aplikazioen kalteberatasunak bidentifikatzen eta prebenitzen modu praktikoan

Enpresa Digitala

2025-11-27 (09:30 - 00:00)

Web-pentesting ikastaro honetan web-aplikazioetako kalteberatasunak identifikatzeko eta ustiatzeko oinarrizko teknikak erakutsiko zaizkie ikasleei. Burp Suite erabiliko da laborategi-ingurune seguru batean. Aplikazio komertzialetan dituzten benetako kalteberatasunak aztertuko eta ustiatuko dira, ikaskuntza eraginkorra eta praktikoa lortzeko asmoarekin.

Web-pentestinga funtsezko diziplina bat da zibersegurtasunean, eraso-bektoreen ehuneko handi bat Interneten ikusgai dauden web-aplikazioetan zentratzen baita.

 

 

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 azaroa hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     12
89
15
16
2223
282930