2023-07-24 - Agenda

DaVinci Resolve, zure bideoak editatzeko tresna ezin hobea (Euskal Encounter)

Enpresa Digitala

2023-07-24 (10:30 - 00:00)

OpenGune - Tailerren gunean - SPRI Enpresa Digitala

DaVinci Resolve ordenagailurako programa bat da, mota guztietako bideoak editatzeko balio duena, eta ezin hobeto egokitzen da edizioan hasiberriak direnen beharretara nahiz ikus-entzunezko profesionalen beharretara.

Info gehiago

Gaia-X Open-Source Software (OSS) Community, datu-espazioen eraikuntzaren giltzarria (Euskal encounter)

Enpresa Digitala

2023-07-24 (11:00 - 00:00)

OpenGune - Hitzaldien gunean

Datu-azpiegitura seguru eta federatu bat sortzea du helburu Gaiak-Xk. Han, enpresek eta herritarrek beren datuak partekatu ahal izango dituzte, haien gaineko kontrola beren esku izanda, beren datuekin zer gertatzen den eta non gordetzen diren une oro erabakiz, eta haien subiranotasuna beti gordez. Hori lortzeko Gaia-Xk proposatutako arkitektura deszentralizazioaren printzipioan oinarritzen da, eta estandar komun bati jarraitzen dioten banakako plataforma askoren emaitza da: Gaia-X estandarra.

Info gehiago

Twine: Sortu zeure abentura narratiboa (Euskal Encounter)

Enpresa Digitala

2023-07-24 (16:00 - 00:00)

OpenGune - Tailerren gunean - SPRI Enpresa Digitala

Twine doako programa bat da, aukera ematen duena jolas narratibo txikiak erraz sortzeko, Aukeratu zeure abentura bildumako 80ko eta 90eko liburu mitiko haietan bezala. Liburu haietan, protagonista bihurtzen ginen, eta, hartzen genituen erabakien arabera, orrialde batera edo bestera eramaten gintuzten. Horrela sortu zen Black Mirror telesailaren kapitulu interaktibo ezaguna: “Bandersnatch”. Tailerrean, kontakizun txiki bat sortzeko teoria eta praktika azalduko dira.

Info gehiago

Ekonomia Zirkularra ordenagailuen berreskurapenari aplikatua (Euskal Encounter)

Enpresa Digitala

2023-07-24 (13:00 - 00:00)

Konferentzia honetan Ekonomia Zirkularraren Oinarriei buruz hitz egingo dugu eta Reciclaneten jarduera eta Ekonomia Zirkularrarekin duen harremana azalduko ditugu:

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 urtarrila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
   1234
567891011
121718
2425
283031