2023-07-22 (10:30 - 00:00)
Azken hilabeteetan, aurrerapen handia egin da adimen artifizialaren erabileran, ChatGPT agertzeari esker. Aurrerapen hori dela eta, asko zabaldu dira adimen artifizialaren erabilera eta ezagutza.
2023-07-22 (16:00 - 00:00)
Tailer honetan, gure ActiveDirectory-ri nola eraso eta eraso ohikoenetatik eta eraginkorrenetatik nola defendatu ikusiko dugu.
2023-07-22 (18:00 - 00:00)
ESP32 mikrokontrolatzailea agertzeak 32 biteko potentzia handiko eta kostu txikiko gailu bat izatea ekarri du; wifia eta bluetooth-a ditu, eta Arduinoren IDEarekiko bateragarria da, garapena errazteko. Hori dela eta, egokia da datuak bidali behar dituen edozein proiektutarako. Tailerrean, modu praktikoan garatuko da sentsoreak eta eragingailuak nola integratu IoT edo Smart Home proiektuetan aplikatzeko.
2023-07-22 (10:00 - 00:00)
Euskal Encounterren elkartuko gara, aurtengo "The beat of technology" lelopean antolatutako Zibersegurtasun, Adimen Artifizial, Machine Learning, ChatGPT edota Bideo-jokoez hitz egiteko.
2023-07-22 (11:00 - 00:00)
OpenGune - Joko gunean
Bideojoko bat hutsetik diseinatzeko eta sortzeko funtsezko tresnak ezagutuko dituzu Games Academyk abian jarri duen tailer honetan, aurretiko ezagutzarik izan gabe. Halaber, mundu honetan sakontzen jarraitzeko behar diren nozioak ikasiko dituzu zenbait programaren bidez, hala nola UNITY.